ESKALADA IKASTAROA

 

ESKALADA IKASTAROA (UZTAILAK 7-8)

MATRIKULA Andatza Mendizale Taldeko bazkideek:50€
                                        Gainontzekoek: 62€
NON EMAN IZENA Kutxako 2101.0069.16.0121883656 kontu zenbakian
  Izena ematerakoan matrikularen kopurua ordaindu behar da
NOIZ Ekainak 11 baino lehen
LEHENTASUNAK Ikastaroan parte hartzeko Andatza Mendi Kirol Taldeko bazkideek lehentasuna izango dute.
  • Baldintzak: Eskalatzeko grina izatea.
  • Prezioak barne hartzen du: Material teknikoa, goi-mendi eskolako irakasle bat 6 ikasleentzat, asegurua.
  • Prezioak Ez du barne hartzen: Aktibitateen basera arteko garraioa, janariak.
  • Jarduera rokodromoan eta aire librean burutuko da,
    eguraldiaren balditzen arabera.

 Izena ematerakoan hurrengo baldintzak onartzen dira:

  • Jakitea mendizaletasunean eta ikastaro honetako teknikan aritzea galbidetsua dela eta benetako arriskuetan ipini daitekeela.
  • jarduera honetan aritzea galerazi dezakeen gaixotasunik Ez edukitzea.
  • Andatza Mendizale Elkarteak antolatzen dituen ekitaldietako eta irteeretako federatuen istripuak, mendi federazioko aseguruak babesten ditu. Gainontzeko partaideen asegurua barneratuta dago matrikularen prezioan.
  • Ikastaroaren Zuzendaritzak atera ahal izango du ikastarotik irakasleen esanak ezta disziplina ere betetzen ez dituena nola desinteresa agertzen duena
  • Ikastaroaren Zuzendaritzak programa aldatu ahal izango du egoera hauek kontutan hartuta: ikasleen garapena eta maila, mendiaren eta eguraldiaren baldintzak. Kasu hauetan ez litzaieke bueltatuko matrikularen zenbateko osoa ezta zati bat ere ikasleei.
  • Ikastaroaren matrikula ordaindu ondoren partaidea inskribatutzat hartuko da.
  • Izen ematearen ordena bere ordainketaren arabera egiaztatuko da.
  • Aurreizenemateak edo toki gordetzeak ez dio partaideari inolako erreklamazio eskubiderik ematen.
  • Ezabapenak: Izena eman eta ordaindu ondoren partaide batek baja egingo balu, Zuzendaritzak matrikularen zenbatekoa itzuliko dio antolakuntza gastuaren % 5a kendu ondoren; baita ere honako kopuru hauek:
    • Baldin eta ezabapena aldez aurretik 2 egun baino gehiagoz eta 7 baino gutxiagoz egiten baldin bada, % 25a.
    • Azken 48 orduetan, zenbateko osoa kenduko da.
  • 18 urtetik beherakoek “Gurasoen Baimena” adierazten duen idatzia aurkeztu beharko dute.ikastaroetan partu hartu ahal izateko.

Bilera:

  • Uztailak 5 osteguna arratsaldeko 19:00etan Irazu kaleko Sutegiko aretoan bilduko
    gara, ikastaroan parte hartu behar dugun guztiok, xehetasunak, ordutegiak, argibideak
    eta eraman beharrekoak argitzeko.

Posted in Ikastaroak | Leave a comment

MENDI IRTEERA ERRIOXARA

2 EGUNEKO MENDI IRTEERA ERRIOXARA (EKAINAK 9-10)

Errioxara izango da Andatza Taldeko hurrengo txangoa, ekainaren 9 eta 10ean.

EGITARAUA

Ekainak 9: San Millan de la Cogolla-Ezcaray

6:30ean irteera autobusez Oiardo udal kiroldegiko aparkalekutik.

San Millan dela Cogollatik abiatu, eta GR-93 ibilbideari jarraituko diogu. Pazuengos,  eta Turza herriak eta Larrizabala lepoa igaroko ditugu Ezkarayra iristeko. Ibilbidea 5 ordu ingurukoa izango da. “El Alberge dela RealFäbrica” aterpean hartuko dugu hostatu bertan afaldu eta lo egiteko.

Ekainak 10: Ezcaray-San Lorenzo-Valdezcaray

Aterpean gosaldu ondoren, Ezcaraytik abiatu eta Demandako zerrako belardietatik  San Lorenzo mendiko bidea hartuko dugu (2271 m). Gailurra egin ondoren Valdezcaray esky estaziora jaitsiko gara ondoren autobusa hartu eta Usurbilera itzultzeko. Ibilbidea 7 ordu ingurukoa izango da.

 

IZENA EMATEA:

Andatzako kideek 60€ ordaindu beharko dute izena ematerakoan eta gainontzekoek 65€, aterpeko pentsio erdia eta autobusa barne direlarik. Aurretik 20 € jarriko dira.

Plazak mugatuak dira eta Andatzako kideek lehentasuna izango dute.

Izen-emateko epea: ekainak 4 astelehena.

Non eman izena: Andatza Mendi Kirol Taldeko 2101.0069.16.0121883656 kontu zenbakian (KUTXA) ekainak 4 baino lehen. Izena ematerakoan 20 € sartu behar dira.

BILERA:

Ekainak 7 (osteguna) arratsaldeko 19:00etan Irazu kaleko Sutegiko aretoan bilduko gara, ibilaldira joan behar dugun guztiok, ibilbidearen xehetasunak, ordutegiak, argibideak eta eraman beharrekoak argitzeko.

Gogoratu federatzea garrantzitzua dela. Andatza Mendizale Elkarteak antolatzen dituen ekitaldietako eta irteeretako federatuen istripuak, mendi federazioko aseguruak babesten ditu. Gainontzeko partaideen asegurua norberaren ardura da.

IBILBIDEAK

PROFILA SAN MILLAN DE LA COGOLLA-EZCARAY

PROFILA EZCARAY-SAN LORENZO-VALDEZCARAY

 

Posted in Ibilaldiak, _Besteak | Leave a comment

ANDATZA EGUNA 2012KO ARGAZKIAK

Igandean ospatutako Andatza egunean eguraldi ederra, mendizale ugari, txirrindulariak,
zaldizaleak, trikitilariak, bertsolariak, eta Zizurkilgoek antolatutako herri kirol eta jokoak  izan ziren. Continue reading

Posted in Andatza Eguna | Leave a comment

MAIATZAK 6 ANDATZA EGUNA

Maiatzaren 6an, 2012ko Andatza eguna ospatzeko Usurbilgo eta Zizurkilgo Udalek  hainbat ekitaldi prestatu dituzte, Andatza Mendizale Elkartearen  laguntzarekin. Continue reading

Posted in Andatza Eguna | Leave a comment

AZPEITIA-USURBIL IBILBIDEKO ARGAZKIAK

Goizeko 7etan kiroldegi aurrean geratuak ginen. Eguraldia ikusita batek baino gehiagok pentsatu du inor ez zela aurkeztuko bertan, baina gustoko sorpresa izan da behin autobusean sartuta, 21 ginela ikustea. Continue reading

Posted in Ibilaldiak | Leave a comment

IBILALDIA AZPEITIA-USURBIL (apirilak 15)

IBILALDIA: AZPEITIA-SAÑU-ITURRIOTZ-ANDATZA-USURBIL

Andatza Mendi Kirol Taldeak, Azpeitia-Usurbil ibilaldia antolatu du apirilaren 15erako. Continue reading

Posted in Ibilaldiak | Leave a comment

ARATZERA MENDI IRTEERAKO ARGAZKIAK

Altzaniako mendizerrako Aratz mendira abiatu ginen 26 mendizale. Continue reading

Posted in Ibilaldiak | Leave a comment

ARATZ MENDIRA IRTEERA

 

Arabako Lautadako ipar-ekialdean, Gipuzkoako lurraldearekiko mugan, Altzaniako mendizerra dago. Iparraldean, pagadi zoragarriak dira nagusi; eta hegoaldean, eskaladarako edo sentsazioen mendi-ibilietarako oso egokiak diren kareharrizko horma malkartsuak. Continue reading

Posted in Ibilaldiak | Leave a comment

AMASA-UZTURRE-AMASA IRTEERAKO ARGAZKIAK

Egunsentiaren 7:30etan -5º C Usurbilgo kaleetan. Hala ere 32 mendizale Amasara abiatu gara Uzturreko gailurrera igotzeko asmoz. Bakoitzak bere erritmoari eutsiz, Belabieta eta Uzturre gainditu ditugu, Troska errekatik Amasara itzuli aurretik. Goiz pasa freskoa eta ederra lagun artean igaro duguna. Continue reading

Posted in Ibilaldiak | Leave a comment

MENDI IRTEERA: AMASA-UZTURRE-AMASA

Andatzako Mendizale Elkarteak mendi irteera antolatu du otsailaren 12an. Oiardo Udal kiroldegiko aparkalekuan elkartuko gara goizeko 7:30etan, kotxeetan banatu eta Villabonako Amasara joateko. Continue reading

Posted in Ibilaldiak | Leave a comment